153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2023ko uztailaren 14an, ebazpen hau eman zuen Udal honetako alkate udalburuak:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa. Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena, ebatzi dut:

Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Orkoienen, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2310632