153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Olorizko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat, honako kontzeptu hauengatik:

–Informazio-batzordeetara edo barneko batzordeetara joateagatik eta talde politikoaren bilkuretara joateagatik, betiere ez bada beste bideren batez ordaintzen: 80 euro saio bakoitzeko.

–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 80 euro saio bakoitzeko.

–Kide anitzeko udal organoen edo beste entitate batzuen bilkuretara joateagatik, betiere ez bada beste bideren batez ordaintzen: 80 euro saio bakoitzeko.

Bigarrena.–Horrez gain, alkateari 4.800 euroko konpentsazioa ematea urtero.

Hirugarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek badutela eskubidea kalte-ordaina jasotzeko, karguari dagozkion eginkizunek sortutako benetako gastuengatik, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.

Laugarrena.–Ezartzea udalkideek honako gehieneko zenbateko hauek jaso ditzaketela, ondoko kontzeptuengatik, guztira:

  • 1.200 euro urtean zinegotzi bakoitzeko.
  • 6.007,87 euro urtean alkatearentzat.

Bosgarrena.–Diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, jarraikiz abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 7. artikuluari eta foru lege horri egiten zaizkion aldaketei (lege horrek ezarri zituen toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa, 2018. eta 2019. urteetarako).

Seigarrena.–Xedatzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan.

Zazpigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sinatzeko, erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.

Oloritzen, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2310239