2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OITZ
Alkateordea izendatzea
2023ko ekainaren 27an, Oizko Udaleko alkateak jarraian adierazitakoa erabaki zuen:
EBAZTEN DUT:
1.–Fidel Ariztegui Anso izendatzea lehen alkateorde.
2.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan.
3.–Erabakia Udalbatzari jakinaraztea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua.
Oizen, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2310236