2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Noain-Elortzibarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezian, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 56. eta 57. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hona hemen erabakiaren xedapen zatia:
Lehenbizikoa.–Alkateari dedikazio osoa aitortzea, aritu dadin bere karguari dagozkion eginkizunetan. Aplikatutako zaizkio Funtzio Publikoko Estatutuan ezarritako oporrak, baimenak eta lizentziak (11/2009 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren; foru dekretu hori abuztuaren 23ko 71/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen).
Bigarrena.–Alkatearentzat onestea berrogeita hiru mila berrehun eta hogeita hamasei euro eta hogeita hamalau zentimoko (43.236,34 euro) ordainsari gordina urteko, 14 hilerokotan ordaintzekoa. Alkatea Nafarroako Gobernuko funtzionarioa denez, ordainsariek ondorioak izanen dituzte 2023ko ekainaren 17tik, egun hartan berrautatu baitzuten karguan; izan ere, aitortua du zerbitzu berezietako egoera, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Ordainsaria eguneratuko da jarraikiz Nafarroako funtzionario publikoek duten soldata-eguneratzeari.
Hirugarrena.–Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik 50 euro ordaintzea bilkura bakoitzeko. Horri dagokionez, ulertuko da honako hauek dira kide anitzeko organoak: Osoko Bilkura, Informazio batzordeak, Kontuen Batzorde Berezia eta Gobernu Batzarra. Bilkura-sari horiek direla eta, gehienez ere bi hilean behin 600 euro ordainduko dira, ondorioak izanik 2023ko ekainaren 17tik aurrera. Dietak bihileko natural bakoitzaren amaieran ordainduko dira.
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 28an.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2310103