153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkateordeak izendatzea

Murillo el Cuendeko Udaleko alkateak 2023ko ekainaren 30ean 106. Ebazpena eman zuen, Udaleko alkateordeak izendatzen dituena.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluak ematen dizkidaten eskudantzak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Miguel Rodríguez Jiménez eta Katherine Pérez Arellano lehen eta bigarren alkateorde izendatzea, hurrenez hurren.

2.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

3.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko osoko bilkuran.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ebazpena sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea deusetan ukatu gabe.

Arradan (Murillo el Cuende), 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2310316