2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Mendabiako Udalak, 2023ko ekainaren 26ko osoko bilkura berezian, aho batez, udalkideendako ordainsarien honako araubide hau onetsi zuen 2023-2027 legegintzaldirako:
1. Alkateari karguan dedikazio partziala izateagatik 21.100 euro gordineko ordaina emanen zaio urtean, hamabi ordainsaritan banatuta eta hainbanatutako bi aparteko ordainsariak barne. Zenbateko hori eguneratuko da Nafarroako toki-entitateen enplegatu publikoen ordainsarietan aplikatzekoak diren aldaketen arabera.
2. Zinegotziei udaleko osoko bilkuretara joateagatik 80,00 euroko ordaina emanen zaie bilkura bakoitzeko.
3. Zinegotzi/udalkideei lantaldeetara joateagatik 30,00 euroko ordaina emanen zaie bilkura bakoitzeko; lantaldeetako buruei, aldiz, 50,00 euro.
4. Udaleko talde politikoei hilean 20 euroko esleipena eginen zaie, horien kide diren hautetsitako zinegotzi bakoitzeko, eta hilean 20 euroko beste esleipen finko bat talde politiko bakoitzeko. Hori guztia, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73.3 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Mendabian, 2023ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2310120