153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Udal honetan orain arte halako kopuru jakin batzuk ordaindu izan zaizkio alkateari bere karguan aritzeagatik, 2021eko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez finkatu zirenak.

Ondoren, aldaketa bat egin zen 2023ko otsailaren 2ko ohiko osoko bilkuran; aurreko ordainsariak indargabetu eta ordainsari-araubide berria ezarri zen.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75. bis eta 75. ter artikuluetan jasotzen da gai horri buruzko arau orokorra, bertan ezartzen baitira ordainsarien modalitateak eta mugak.

Alkatetzak proposatu du ordainsari-araubide hori aldatzea eta dedikazio partzialeko araubidetik dedikazio esklusiboko araubidera aldatzea.

Lodosako Udalak erabaki hau hartu du:

Lehena.–Indarrik gabe uztea alkateak jasotzen duen lehengo ordainsari-araubidea, eta ezartzea, dagokion aurrekontu-kontsignazioa gorabehera, Udalak Laura Remírez Noguera alkateari ordainduko diola, dedikazio esklusiboan aritzeagatik, urtean guztira berrogei mila euroko (40.000 euro) soldata gordina, kontzeptu guztiak barne, bai eta enpresako Gizarte Segurantzako kuota, hamahiru mila eta hogei euro (13.020,00 euro); hilero ordainduko zaio, eta bi halako ekainean eta abenduan, betiere behar diren kenkariak eginik. Ordainsari hori jasotzeko gutxieneko dedikazioa astean berrogei ordukoa izanen da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak edo beste batzuk). Karguan dedikazio esklusiboan aritzeagatik ordainsari horiek kobratzea bateraezina da bilkura-sariak jasotzearekin.

Bigarrena.–Indarrik gabe uztea lehen alkateordearen ordainsari-araubidea; besterik xedatzen ez den bitartean, bilkura-saria jasoko du soilik.

Hirugarrena.–Sistema honek eta aipatu zenbatekoek 2023ko ekainaren 30etik aurrera izanen dituzte ondorio ekonomikoak, dagokion bezala jasota Gizarte Segurantzaren aurrean; gaurko sistema ordezkatuko du, eta indarra izanen du besterik xedatzen ez den bitartean.

Laugarrena.–Lantaldeen ardura duten zinegotzi koordinatzaileek bilkura-sariak jasoko dituzte Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik, osotara hirurehun euro bilkura bakoitzeko eta gehienez ere hiru mila bostehun euro Udalbatzako kide bakoitzak, seihileko bakoitza iragandakoan ordainduko direnak.

Gainerako zinegotziek bilkura-sariak jasoko dituzte Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik, osotara hirurehun euro bilkura bakoitzeko eta gehienez ere urtean hiru mila euro zinegotzi bakoitzak, hiruhilekoetan ordainduko direnak. Udalbatzako kide guztiek kalte-ordainak jasoko dituzte karguan aritzeak egiazki sorrarazten dizkien gastuengatik, hala nola bidaia (Udaleko langileei beren ibilgailuetan ibilitako kilometro bakoitzeko ordaintzeko erabiltzen den zenbateko bera aplikatuko da), egonaldi eta bertzeengatik. Udalak Udalbatzako kideei beren karguan aritzeagatik ordaintzen dizkien ordainsari eta bilkura-sariak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ezarritako araudian xedatuari lotuko zaizkio.

Bosgarrena.–Alkatetzak erabaki hau osorik argitararaziko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lodosan, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Laura Remirez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2310317