153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Ledeako Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen sistema aldatzea, ondorioak 2023ko uztailaren 1etik aurrera dituela. Honako hau izanen da:

1. Alkateak dedikazio partzialean eginen du lan (lanaldiaren %75) eta urtean 23.126,18 euroko ordainsaria izanen du, hamalau soldatatan banatutakoa. Zenbateko horiei legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak; Udalak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa. Aurreko zenbatekoa urtero handituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak handitzen diren ehuneko berean.

2. Gainerako zinegotziek urtero 100 euro jasoko dituzte benetan joaten diren osoko bilkura arrunt bakoitzeko, eta 50 euro, berriz, benetan joaten diren osoko bilkura berezi bakoitzeko. Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

3. Udalbatzako kide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, baldin gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

4. Erabaki honen berri ematea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari.

5. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ledeako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.

Ledean, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2310224