2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Alkateordeak izendatzea
Irurtzungo Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 21eko 2023/129 Ebazpenaren bidez, udal honetako alkateordeak izendatu ditu, eta honako hauek izango dira:
Lehenengo alkateordea: Aitor Larraza Carrera jauna.
Bigarren alkateordea: Ana Balda San Juan andrea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamendua).
Irurtzunen, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2310524