2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2023ko lan-egutegia
Imozko Udalaren osoko bilkurak, 2023ko ekainaren 29an egindako bilkura berezian, erabaki zuen onestea bertako langileen jaiegunen egutegia. Hala, ezartzen dira zein izanen diren 2023ko jaiegun ordainduak eta berreskuratu behar ez direnak. Honako hauek dira:
Ikusirik 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa. Kontuan hartuz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluan xedatutakoa,
Imozko Udaleko jaiegunen 2023rako lan-egutegia:
–Urtarrilaren 6a: Urteberri eguna.
–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 14a: herriko jaieguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Egunaren ondoko astelehena.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Imozko Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera. Honako ordutegi honetan egiten ahalko da: 07:00etatik 16:00etara bitartean.
2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta lanaldi berezia duten enplegatuei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berezia izanen baitute.
Imozko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia zabalduko da, 9:00etatik 14:30 da, astelehenetik ostiralera.
Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko egun solte batzuk, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Aurreko apartatuetan adierazitako lanaldiaren eta oporren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat ezarrita duten langileei, ez eta haur-eskolari atxikitako langileei ere, horiek beren lan-egutegi espezifikoaren arabera arautuko baitira; nolanahi ere, oro har ezarritako lanaldiaren urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.
Nolanahi ere, urteko lanaldia izanen da Nafarroako Administrazio Publikorako 2023an oro har behin betiko ezartzen dena. Aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.
Imotzen, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2310265