2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZAKO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2023ko maiatzaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Iguzkitzako Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2023ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an.
Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 31.018,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 53.600,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22.790,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 9.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 116.408,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 13.200,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 71.421,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 25,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.180,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.800,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 111.626,00 euro.
Iguzkitzan, 2023ko uztailaren 18an.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.
Iragarkiaren kodea: L2310678