2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Udalbatzako kideen ordainsariak
Uharteko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen udalkideentzat honako bilkura-ordainsari hauek onestea, haiek partaide diren Udalbatzaren kide anitzeko organoen bilkuretara benetan joateagatik:
–Osoko bilkura: 90 euro.
–Informazio batzordeak 60 euro.
–Lan-batzordeak: 60 euro.
–Gobernu batzordeak: 60 euro (entzuleak barne).
–Musika patronatuak: 60 euro.
Bilkura-ordainsariak handituko dira honen arabera: Estatuko Aurrekontu Orokorren legeek enplegatu publikoentzat ezarritakoa, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.bis artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte.
Uharten, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2310247