153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Osoko Bilkuren maiztasunaren araubidea

Uharteko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Uharteko Udaleko Osoko Bilkura arruntak hilean behin egingo dira, hileko azken ostegunetan, 19:00etan. Bilkuren deialdia eginen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak zein Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legeak ezarritako moduaren eta baldintzen arabera.

2. Aipatu eguna jaieguna izanez gero, Osoko Bilkura laneguna den aurreko edo hurrengo ostegunean eginen da, 19:00etan.

Uharten, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2310139