153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Fontellasko Udalak, 2023ko ekainaren 22an egindako osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen, jarraian hitzez hitz ematen dena:

1. Érika Lasheras Munárriz alkate udalburuarendako urtean 27.531,92 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %75), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

2. David Peña Jiménez lehen alkateorde eta Kirol eta Gazteriaren eta Gizarte Zerbitzuen zinegotzi delegatuarendako urtean 7.341,84 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean (lanaldiaren %20) aritzeagatik, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kontura.

3. Sheila Pérez Martínez bigarren alkateorde eta Kulturako,Teknologia Berrietako eta Emakumearen zinegotzi delegatuarendako urtean 7.341,84 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean (lanaldiaren %20) aritzeagatik, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kontura.

4. Víctor Sangüesa Pérez Nekazaritzako eta Hirigintzako zinegotzi delegatuarendako eta Sara Lorente Baigorri Jaietako eta Hezkuntzako zinegotzi delegatuarendako urtean 7.341,84 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean (lanaldiaren %20) aritzeagatik, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kontura.

5. Ez dedikazio ordaindurik ez Gizarte Segurantzako altarik ez duten Udalbatzako kideendako, honako bilkura-sariak ezartzea:

–Ohiko Osoko Bilkurak, 90 euro/bilkura.

–Ezohiko Osoko Bilkurak, 30 euro/bilkura.

–Batzordeak 50 euro/saioa.

–Udalez gaindiko organoak: 90 euro/saioa.

Fontellasen, 2023ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2310104