153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Ablitasko Udalak, 2023ko ekainaren 26an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearekin bat, eta kontuan izanik xedaturik dagoena Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.

Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73. eta 75. artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea, aldatu zena 11/1999 Legearen bidez), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea (horren bidez sistema bat ezarri zen konpentsazio ekonomikoak emateko karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei).

Azterturik Udal honen funtzionamendu ezaugarriak, eta bozketa eginda, honako hau erabaki da:

1. Bilkura-sari hauek onestea:

Osoko bilkuretara eta Eledunen Batzordera joateagatik: 100 euro, eta gehienez ere 10 bilkura.

Gainerako batzordeen bilkuretara joateagatik: 65 euro, eta gehienez ere 5 bilkura Batzordeko.

Aurreko datuak aplikatuta lortzen den zenbatekoa izanen da bertaratzeagatik jaso beharreko gehieneko diru-kopurua.

2. Alkatearendako diru-kopurua finkatzea: 39.400 euro gordin, dedikazio esklusiboarengatik, gehi Gizarte Segurantzaren kuota patronala. Diru-kopuru hori urtero igoko da, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen Langileen ordainsarien igoerari, arautegi bidez urtero onesten baita.

3. Zinegotzi ordezkarientzako urteko ordainsari gordina 3.934,44 euro izanen da. Zinegotzi ordezkarien eginkizunetarako ezarritako ordainsariak jasotzeko, gutxienez ehuneko 10,15-ko dedikazioa eduki behar da.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari jakinaraztea dedikazio partzialaren araubidean hasten direla zinegotzitza berriak. Zenbateko horiek 2023ko ekainaren 28tik aurrera aplikatuko dira.

4. Ezartzea Udalbatzako kideek eskubidea dutela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.

Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2310269