153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen eta alkateordeen izendapena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa lotuko zaizkiela Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei, eta udalen gobernu- eta administrazio-organoen eskudantziak erabiliko direla legeria orokorrean ezarritakoari jarraikiz, ezertan galarazi gabe toki araubideari buruzko foru legeriaren ondorio diren berezitasunak. Aurrekoa kontuan hartuta, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan eta Lizarrako Udalaren indarreko udal erregelamendu organikoan araututakoaren arabera:

–Udal honek nahitaez eduki behar du tokiko gobernu-batzarra. Legearen 20.1.b artikulua.

–Gobernu-batzarreko kideak alkateak izendatuko ditu udalkideen artetik, baina gehienez ere udalkideen legezko kopuruaren herena izanen dira. Legearen 23.1 artikulua.

–Alkateordeak kide bakarreko organoak dira, eta beharrezkoak udal guztietan. Legearen 20.1 eta 21.2 artikuluak.

–Tokiko gobernu-batzarra osatzen duten udalkideen artean izendatuko ditu alkateak, baina alkatordeen kopuruak ezinen du gainditu batzorde hori osatzen duten kideen kopurua. Udalaren erregelamendu organikoaren 78. artikulua.

–Alkateordeek, izendapenaren hurrenkeraren arabera, alkatea ordezten dute kanpoan edo eri dagoenean edo kargua hutsik dagoenean. Udalaren erregelamendu organikoaren 79. artikulua. Eta aipatutako xedapenen babesean eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 22.4 artikuluetan jasotakoarekin bat, Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, organo horri dagozkion eginkizun eta eskumenekin, eta eskuordetu dakizkiokeenekin, honako hauek:

  • Ana Duarte Morentin.
  • Rafael Villanueva Iñigo.
  • Cristina Pérez González.
  • María de Consuelo Sánchez Garrido.

Bigarrena.–Lizarrako Udaleko alkateorde izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide diren honako zinegotzi hauek, adierazten den lehentasun ordenari jarraikiz, esleiturik ditudan eginkizun orotan nire ordez aritzeko, kanpoan edo eri nagoenean edo kargua hutsik dagoenean:

  • Lehen alkateorde, Ana Duarte Morentin.
  • Bigarren alkateorde, Rafael Villanueva Íñigo.
  • Hirugarren alkateorde, Cristina Pérez González.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoa betez, agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deusetan ukatu gabe ondorioak izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta adieraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaiola, idatziz adierazitako kargu-uzteagatik eta berariaz uko egiteagatik, eta alkateorde izaera galtzen dela, adierazitako arrazoiez gainera, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta ohartarazten zaie ezen, absentziagatik edo gaixotasunagatik Alkatetza hau ordeztea bidezkoa den kasuetan, haren eginkizunak bere gain hartzen dituen alkateordeak ezin dituela baliogabetu Alkatetza honek, hala badagokio, emandako eskuordetzak, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan jasotako aurreikuspenen babesean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Udal Idazkaritzari igortzea, hura betearazteko behar diren izapideak abiaraz ditzan, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran, azaroaren 28ko 2568/986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatutakoa betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2310324