2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Alkatearen ordainsariak eta dedikazio erregimena eta udalkideen bilkura sariak
Ergoienako Udalak, 2023ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen udalkideendako ondoko ordainsariak eta bilkura sariak ezartzea, 2023-2027ko legealdirako. Zenbateko horiek indarrean egonen dira berariazko aldaketarik gertatzen ez den bitartean:
Dedikazio partzialeko araubidea onestea M.ª Soledad Mozo Galarzarendako, Udalak, 2023eko ekainaren 17ko osoko bilkuran, alkate izendatu baitzuen.
Ordainsari gordina 8.262,00 euro izanen da guztira. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko alkate gisa, legediak agindutako moduan.
Gainerako udalkideek dietak hartuko dituzte Udaleko kide anitzeko organoetara agertzeagatik, nor berera betiere, egun diren baldintza bereta; osoko bilkuretara joateagatik: 65,00 euro.
Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.
Ergoienan, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2310097