153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Botoaren eskuordetzea aplikatzeko erabakia

Ergoienako Udalak, 2023ko ekainaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zen, bertzeak bertze; hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenengoa.–Onartzea Ergoienako Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan ezarritakoa (martxoaren 12ko 11/2013 Foru legeak emandako idazketari jarraikiz), botoa eskuordetu ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituen kasuetan.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

Ergoienan, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2309981