153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Informazio batzordeen burutza eskuordetzea

Alkatetzaren 1044/2023 Ebazpena. Nik, Gorka García Izalek, Corellako Udaleko alkate udalburuak, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 125 artikuluaren a) atalak emandako ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

I.–Udalbatzako edozein kide eskuordetzea, informazio batzorde bakoitzeko buru egiazki izateko, kasuan kasuko batzordeak berak proposaturik, bere barnean hautaketa eginda.

II.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Corellan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2310233