153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

Alkatetzaren 1043/2023 Ebazpena. Nik, Gorka García Izalek, Corellako Udaleko alkate udalburuak, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

I.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea, kide anitzeko organoa den aldetik, honako eskudantzia hauek:

–Langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako oinarriak onestea, eta finkoak eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.

–Planeamendu orokorra garatzen duten tresnak onestea, Udalbatzari ez dagozkionean, baita hirigintza kudeatzeko eta urbanizazio proiektuetako tresnak onestea ere.

–Kontratazioak, honako bi baldintza hauek betetzen direnean:

  • Zenbatekoa 15.000 euro (gehi balio erantsia) baino gehiago bada.
  • Zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, 4 urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

–Toki entitateen ondasunen erabilerari buruzko egintzak, lizentziak emateari buruzkoak direnean edo ondasun pribatuen kostu bidezko erabilera egitean, epea bortz urtekoa baino luzeagoa ez bada eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuen baliabide arrunten ehuneko bortz baino gehiago ez bada Toki entitatearen xedeak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarri eta higiezinen besterentzea zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuen baliabide arrunten %5 baino gehiago ez bada.

–Zerbitzu eta obra proiektuak onestea, kontratazioa bere eskumena bada, eta aurrekontuan aurreikusirik badaude.

–Ondasunak doan eskuratzea eta ondasun higigarriak eta higiezinak kostu bidez eskuratzea, Udalak bere xedeak betetzeko beharrezkoak dituenak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %5 baino gehiago ez bada, eta 15.000 euro (gehi balio erantsia) baino gehiago bada.

–Lizentziak ematea, alor horretako legeek Udalbatzari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen ez badiote eskumen hori.

II.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta eskuordetzeak dekretuaren biharamunean indarra hartuko duen.

Corellan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2310232