2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Zizur Zendeako Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Udalkideendako honako ordainsari araubide hau ezartzea:
Alkatea: Dedikazio partziala (lanaldiaren %54), urtean 24.400 euro gordin, gehi Gizarte Segurantzarako enpresaren zerga-kuota.
Lehen alkateordea: Dedikazio partziala (lanaldiaren %25), urtean 11.300 euro gordin, gehi Gizarte Segurantzarako enpresaren zerga-kuota.
2.–Zinegotziak Udalbatzaren organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateagatik, dieta araubide hau finkatzea: 95 euro gordin saioko.
3.–Erabaki hau jendaurrean paratzea, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Gazolatzen, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2310250