153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Izendapena

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Ebazpena, zeinaren bidez Mendabiako Udaleko funtzionario izendatzen baitira pertsona batzuk, administrari laguntzailearen eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako.

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez, onetsi ziren deialdi bat, haren oinarriak eta ezaugarrien taula, oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen bi lanpostu huts: administrari laguntzailearena eta administrari-ofizialarena. Hori dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdia eta oinarriak jendaurrean jarri ziren iragarkia argitaratuta 2012ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta Udalaren web-orrian.

2023ko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan onartutako izangaien behin betiko zerrenda, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.

Lehiaketaren eta oposizioaren faseak bukaturik, Mendabiako Udalaren web-orrian argitara eman zen kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena, 2023ko ekainaren 8koa, puntuaziorik handiena lortu zuten izangaien alde, izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak beterik eta lekua izanik deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Horiek horrela, aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arauek ematen dizkidatenak: 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), eta jarraikiz enplegu publikoko deialdi hau arautzen duten oinarriei,

EBAZTEN DUT:

1. María Carmen Martínez Ruíz izendatzea Mendabiako Udaleko nomina eta plantillako funtzionario, Udalaren zerbitzura jardun dezan, plantilla organikoko administrari laguntzailearen lanpostuan.

2. Teresa González Ezquerro izendatzea Mendabiako Udaleko nomina eta plantillako funtzionario, Udalaren zerbitzura jardun dezan, plantilla organikoko administrari-ofizialaren lanpostuan.

3. Hamar egun naturaleko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

4. Ebazpen hau argitaratzea Mendabiako Udalaren web-orrian, deialdiaren fitxan, bai eta Udalaren gardentasun atarian ere, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, interesdunei jakinaraziko zaie, ohartaraziz nahi izanez gero honako errekurtso hauetako bat jartzen ahalko dutela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Mendabian, 2023ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2310291