2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
2023ko ekainaren 30ean, Cintruenigoko alkateak honako ebazpen hau eman zuen: 2023-0221.
Ikusirik 2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeak egin zirela, eta 2023ko ekainaren 17an eratu zela toki-korporazio berria.
Ikusirik Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) artikuluak xedatzen duela 5.000 biztanletik gorako udaletan Tokiko Gobernu Batzarra eratu behar dela, eta Toki-entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.2.d) artikuluak organo beharrezkoa dela ezartzen duela.
Kontuan hartuta 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak honako hau xedatzen duela: "Tokiko Gobernu Batzarra osatzen dute alkateak eta legezko zinegotzi kopuruaren herena gainditzen ez duen zinegotzi kopuruak. Alkateak libreki izendatzen ditu zinegotzi horiek eta kargugabe ditzake, Udalbatzari jakinarazita". Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluak berriz aipatzen du xedapen hori.
Kontuan harturik Alkatetza honi esleitutako eskumenak, eta ikusirik Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44., 52. eta 114. artikuluak, eta erabiliz Alkatetza honi legez esleitutako eskumenak,
EBAZTEN DUT:
1. Cintruenigoko Udaleko Gobernu Batzarra honako hauek osatuko dute: alkateak, buru jardungo duenak, eta izendatzen ditudan honako zinegotzi hauek:
–Francisco Javier Moreno Aragón.
–Ana Isabel Lacarra Ridruejo.
–Jaime Aliaga Chivite.
–Marcos Navascués Chivite.
2. Interesdunei jakinaraztea, AFEaren 53.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Batzarraren berezko eskumena, eskuordetu ezin dena, dela alkateari beti laguntzea haren eskudantzietan.
3. Cintruenigoko Udaleko Gobernu Batzarraren esku uztea honako eskudantzia hauek:
–Kudeaketa ekonomikoaren garapenean, udal funtsekiko zorra kudeatzea, kreditu eragiketak hitzartzea eta 5.000 eurotik gorako ordainketak agintzea.
–Eskuordetze hau indarrean jarri ondoren hasten diren kontratazio-espedienteetan, udalbatzako buruari kontratazio publikoaren arloan dagozkion eskudantziak, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 81. artikuluan araututako munta txikiko kontratuei buruzkoak izan ezik, horiek alkatetzaren eskumen izaten jarraituko baitute. Baldin artikulu honetan ezarritako zenbatekoak geroagoko foru legeetan aldatzen badira, aipatutako zenbatekoak ezarritako muga berrietara aldatuko dira.
–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, baldin eskumena badu haiek kontratatzeko edo kontzesioa egiteko eta aurrekontuan sartuta badaude.
–Dirulaguntzak emateko prozedurei buruzko eskudantziak.
–Langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea.
–Planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, espresuki Udalbatzaren eskuetan utzi ez direnak, bai eta hirigintza-kudeaketako tresnak eta urbanizazio-proiektuak onestea ere.
4. Ebazpen hau izendatutakoei banan-banan jakinaraztea eta izendapen-ebazpena igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bertan argitara dezaten. Era berean, ebazpena udalaren iragarki-taulan argitaratzea, alde batera utzi gabe alkateak ebazpena sinatu eta hurrengo egunetik aurrera izanen duen eragina.
Halaber, ebazpena interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://cintruenigo.sedelectronica.es).
5. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:
1. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen udal organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, eskumena duen lerrun bereko organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Cintruenigon, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2310246