2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Alkateordearen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Udal honek, 2023ko uztailaren 4an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:
"Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 75.2 eta 75 bis.3. artikuluetan ezarritakoaren arabera, osoko bilkuran erabaki beharko dira udalbatzako kideek euren karguak gauzatzeagatik jasoko dituzten ordainsariak, dedikazio esklusibo edo partziala izan zein kide anitzetako organoetara bertaratzeagatik. Udalbatzak, gehiengoz,
ERABAKITZEN DU:
1.–Jose María Noval Galarraga alkateordeari jardunaldi osoko araubidea onartzea, dedikazio esklusiboan, Udaleko kudeaketak egiteko, eta onestea jarraian ematen diren ordainsariak eta Gizarte Segurantzako alta, 2023ko uztailaren 1etik antzinako ondorioekin.
–35.000,00 euroko urteko soldata gordina, hamalau pagatan ordaintzekoa, 91200-1000001 (hautetsien ordainsariak) udal aurrekontuko partidaren kontura. Ordainsari hori eguneratuko da Nafarroako Foru Komunitateko funtzionario eta administrarientzako onetsitako ordainsarien goititzearen arabera.
–Gizarte Segurantzari dagozkion kotizazioak ordainduko dira.
–Harreman hau ez denez laneko harremana, ez dira inolaz ere ordaindutako oporrak sortuko, ezta laneko beste eskubide batzuk ere, harreman politikoa besterik ez delako.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, orok jakin dezan,Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoarekin betetzeko.
3.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, baita udal honetako zerbitzu ekonomikoei zein laneko aholkularitzari ere, eta espedientean sartzean dagozkion ondorioak izan ditzan."
Burlatan, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2310377