2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea
Udal honetako alkateak, 2023ko ekainaren 21ean, 813. Ebazpena eman zuen. Hona hemen testua:
2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeen ondorioz udalbatza berria 2023ko ekainaren 14ko bilkura berezian eratu zela ikusirik,
Kontuan harturik Alkatetzak 2023ko ekainaren 21ean eman duen 812/2023 Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.
Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikulua, haietan zehazten baita Tokiko Gobernu Batzarrari dagokiola laguntzeko eskumena alkateari bere egitekoetan nahiz Osoko Bilkurak, alkateak edo legeek emandako gainerakoetan, beste inoren esku ezin utzirik.
Kontuan izanik Alkatetzak ahalmena duela esleituak dituen hainbat eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, honako hauen arabera: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 114. artikuluak.
Horri guztiari jarraikiz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2 eta 53.2 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako honen bidez,
EBAZTEN DUT:
1.–Tokiko Gobernu Batzarrak alkateari lagundu eta aholku emanen dio, egiteko horiek zuzenean esleituta baititu Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluan. Halaber, legeek zuzenean esleitzen dizkioten egitekoak bereganatuko ditu, bai eta, Alkatetzak eskuordeturik, jarraian zerrendatzen direnak ere:
a) Udal ordenantzen gaineko arau-hausteak zehatzea.
b) Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, baldin eta haien zenbatekoa 3.000 euro baino gehiagokoa bada (hornikuntzetan muga 6.000 eurokoa izanen da) eta aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ez eta, inolaz ere, 6.010.121,04 euro baino gehiago bada; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu ehunekoa gainditzen ez badu lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ez eta aipatu zenbatekoa ere.
c) Dirulaguntzak: Dirulaguntzen deialdietako oinarriak, gastua eta esleipena onestea, bai eta dirulaguntzen hitzarmen izendunak ere.
d) Proiektuak eta programak. Proiektu, jarduera eta programak onetsi edo horiei oniritzia ematea, honako arlo hauetan: giza baliabideak, euskara, aniztasuna, berdintasuna, hezkuntza eta gazteria, gizarte zerbitzuak, kultura eta kirolak.
e) Edozein motatako lizentziak ematea, barne hartuta jabari publikoko eta terrazetako okupazioa (beladorearekin edo plataformarekin zein gabe). Honako hauek izanen dira salbuespen:
–Garabien lizentziak, ibiak, titulartasun-aldaketa ez-arruntak, birbideratzea eta lizentzia ukatzea dagokion izapidea erantzukizunpeko adierazpena delako. Obrak direla-eta bide publikoa okupatzeko lizentziak, erantzukizunpeko adierazpenaren kasuan. Lizentzia horiek guztiek alkatetzaren eskumen izaten jarraituko dute.
f) Ondasunak eta eskubideak erostea, haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %5a baino gehiago ez bada, ezta zuzeneko kontratazioari aplikatzen ahal zaion gehieneko mugaren %50 baino gehiago ere, baita ondasunaren besterentzea ere, aipatu portzentajea gainditzen ez bada, kasu hauetan:
–Ondasun higiezinak, aurrekontuan aurreikusita badago.
–Ondasun higigarriak, balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak izan ezik, haiek besterentzea aurrekontuan aurreikusia ez badago.
g) Udalbatzaren osoko bilkurari espresuki esleitu ez zaizkion planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak (hasierako onespena eta hirigintza kudeatzeko tresnen eta urbanizazio proiektuen onespenak).
2.–Alkateak inoren esku utzi ez dituen eskudantziez baliatuz ematen dituen ebazpenen balio bera izanen dute Tokiko Gobernu Batzarrak hartzen dituen erabakiek; nolanahi ere, erabakiak Batzarraren funtzionamendurako arauekin bat hartu beharko dira.
3.–Eskuordetza hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik. Eskuordetzea ezeztatu edo aldatzeko, emateko eskatzen diren formalitate berberak bete beharko dira.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskudantzia eskuordetze honek dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
4.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoa bete beharrez deituko den bilkura berezian, haren edukiaren berri izan dezan.
Burlatan, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2310030