2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa, alkateordeen izendapenean
Buñuelgo Udaleko alkateak, 2023ko uztailaren 3an, Alkatetzaren 191. Ebazpena eman zuen, eta horren bidez honako hau erabaki zen:
1.–Zuzenketa egitea Alkatetza honek 2023ko ekainaren 19an emandako 172. Ebazpenean. Haren bidez izendatu ziren Udal honetako alkateordeak.
2.–Juan Antonio Pérez Osta zinegotzia izendatzea Buñuelgo Udaleko lehen alkateorde.
3.–Daniel Sainz Francés zinegotzia izendatzea Buñuelgo Udaleko bigarren alkateorde.
Aplikatzekoa den araudia: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (23.3. artikulua).
Buñuelen, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2310281