153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Eskumenak eskuordetzea

Buñuelgo Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 26an, 180. Ebazpena onetsi du. Hona hemen:

Lehena.–Buñuelgo Udaleko zinegotzi hauek eskuordetzea, alor jakin batzuetan Alkatetzari dagozkion eskumenak erabil ditzaten, legearen arabera utziezinak direnak kenduta:

Daniel Francés Sainz, Industriako eta Turismoko zinegotzi ordezkaria.

Livia Sayas Bordonaba, Gizarte Ongizateko eta Osasuneko zinegotzi ordezkaria.

Alberto Vela Osta, Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria.

Juan Antonio Pérez Osta, Hirigintzako zinegotzi ordezkaria.

Raúl Manuel Becerra Palomo, Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

Bigarrena.–Buñuelgo Udal Musika Eskolako Patronatuko burutza Raúl Manuel Becerra Palomoren gain eskuordetzea.

Hirugarrena.–Udalbatzari eskuordetze hauen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.bunuel.es/).

Buñuelen, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2310119