2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
205/2023 Ebazpena, uztailaren 5ekoa, Berako alkateak emana, zeinaren bidez "Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltza-ganberatik Berako (Nafarroa) Foru Plazaraino" izeneko proiektuaren desjabetze-aktak egiteko 2. deialdia egiten baita
2022ko abenduaren 21ean, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen "Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltza-ganberatik Berako (Nafarroa) Foru Plazaraino" izeneko proiektua onestea eta jendaurrean jartzea hamabost egunez, eta, horrekin batera, hasierako onespena eman zion proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari.
Jendaurrean egoteko epea bukatuta, 2023ko martxoaren 22an, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen behin betiko onestea aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta aurkeztutako alegazioak ezetsi zituen. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta ondasun eta eskubide horiek okupatu beharra. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna den aldetik, eraginpeko ondasun eta eskubideak hartzea presakoa deklara zezala.
Nafarroako Gobernuak, 2023ko apirilaren 19ko Erabakiaren bidez, presakoa dela deklaratu zuen, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, aipatutako proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzea.
Maiatzaren 5eko 124/2023 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektuaren desjabetze-aktak egiteko deialdia egin zen. Deialdi hori argitaratu eta jakinarazi zen.
2023ko apirilaren 28an, Eliz-aldea SLren ordezkariak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen proiektuaren behin betiko onarpenaren aurka, eta okupazioaren aurreko aktak egiteko egintza eteteko eskatu zuen.
Errekurtso hori ebatzi gabe zegoen, eta Alkatetzaren 171. Ebazpenaren bidez, Eliz-aldea SLk egindako eskaera baietsi zen, eta okupazioaren aurreko aktak egitea eten zen, bere jabetzako finkei zegokienez (2023ko ekainaren 13rako aurreikusita zegoen).
2023ko ekainaren 26an, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen Eliz-aldea SLk proiektuaren behin betiko onarpenaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezestea.
Azaldutako guztiagatik, beste deialdi bat egin beharko litzateke aktak egiteko, errekurtsogilearen jabetzako finkei dagokienez.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Eliz-aldea SLri dei egitea, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularra den aldetik, 2023ko abuztuaren 17an Berako udaletxera ager dadin, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, eragindako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzearenak ere.
2. Egintza horretara eragindakoek berek joan beharko dute, edo, bestela, haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta. Titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, eta, egoki baderitzote, peritua edo/eta notarioa ere eraman ahal izanen dute, beren kontura.
3. Jasone Goikoetxea Iriberri andrea eta M. Carmen Uriz Lusarreta andrea izendatzea Administrazioko peritu.
4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udaleko iragarki-taulan jartzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
5. Eraginpeko titularrari jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.
Beran, 2023ko uztailaren 7an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2310467