2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Beireko Udalak, 2023ko ekainaren 22an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:
Lehenengoa.–30 euroko kalte-ordaina ezartzea egun eta udalkide bakoitzeko, elkarte eta kolektiboekin egindako bileretara joateagatik eta, oro har, Beireko herrian karguaren berezko zereginengatik egindako kudeaketengatik.
Bigarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du egiten denetik aurrera. Hori dela eta, aurreko edozein erabaki indargabetuko da egun horretatik aurrera.
Hirugarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, eta ordainsariak eta sariak argitaratzen den unetik sortuko dira, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.
Beiren, 2023ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Ainara González Rubio.
Iragarkiaren kodea: L2310722