2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
Alkateordeak izendatzea
Kontuan hartuta zer ezartzen duten Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluak, alkateak ahalmena du alkateordeak libreki izendatu eta kargutik kentzeko.
Hori guztia dela eta, Alkatetza honek,
EBATZI DU:
1.–Udal honetako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:
1. Xabier Gamboa De Miguel.
2. Amaia García Mendioroz.
2.–Izendatutako zinegotziei dagokie alkatea bere funtzio guztietan ordeztea, ezarritako ordenarekin eta legeak zehazten dituen baldintzekin.
3.–Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4.–Ebazpena hurrengo osoko bilkuran jakinaraziko da.
Arruazun, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.
Iragarkiaren kodea: L2310548