153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Arroizko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko uztailaren 7ko 121/2023 Ebazpenaren bidez, lehenengo alkateorde Laura Echeverría Azconaren esku utzi ditu alkatetzari dagozkion eskumenak, uztailaren 15etik 22ra bitartean, biak barne.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2310626