153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Udaleko kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Kontuan hartuz zer dagoen xedatua toki-korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13.artikuluan,

Aranoko Udalak, 2023ko uztailaren 6an egindako osoko bilkuran, honako akordio hau onartu zuen aho batez:

1.–Egun alkateak dituen ordainsariei eta dedikazioari eustea 2023. urterako, ondoren zehazten den moduan: hileroko ordainsari garbia 600 eurokoa izango da. Kantitate horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta aplikatu egiten da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion atxikipena. Orobat, kantitate horretan sartuta dago Udalak enpresa-kuotagatik Gizarte Segurantzari ordaindu behar diona. Dedikazioa lanaldiaren %75eko izango da, sei ordu egunean, eta astean 30 ordu.

2.–Zinegotzi bakoitzarentzako 100 euroko ordainsari garbia onartzea 2023. urterako, ohiko osoko bilkuretara etortzeagatik Ulertzen da zenbateko horretan aplikatua dagoela jada pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion atxikipena, bat etorriz indarrean dagoen legediarekin.

3.–Orobat, bere karguan aritzeagatik dietak eta joan-etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie alkateari eta zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

4.–Zinegotzien ordainsariei buruzko akordio honek eragina izango du 2023ko uztailaren 6tik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

5.–Iragarki hau argitaratzea Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2310596