1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
117/2023 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 90/2023 Ebazpenaren akatsen zuzenketa egiten duena. Ebazpen horren bidez, toki-erakundeek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren 2023-2024 baso kanpainarako (2014-2020 LGParen M04.03.05 eragiketa –Basogintzako azpiegituretako inbertsioak–, eta 2014-2020 LGParen 08.05.01 eragiketa –Basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzeko inbertsioak–). DDBN identifikazioa: 702216.
Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekainaren 8an emandako 90/2023 Ebazpenaren bidez, toki-erakundeek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren 2023-2024 baso kanpainarako (2014-2020 LGParen M04.03.05 eragiketa –Basogintzako azpiegituretako inbertsioak– eta 2014-2020 LGParen 08.05.01 eragiketa –Basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzeko inbertsioak–).
Konparaturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko zen 90/2023 Ebazpenaren kopiaren bertsioa eta zuzendari nagusiak benetan onetsitakoa, akats bakarra atzeman da azken horretan, eskabideak aurkezteko epeari dagokionez. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko zen 90/2023 Ebazpenaren bertsioan, eskabideak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa da, eta ez dator bat onetsitako ebazpenean adierazitakoarekin, 60 egun naturalekoa baitzen. Deialdian 90 eguneko epea finkatu zen kabinete tekniko aholkulariek proposatuta, oinarriak onetsi aurretik interesdunei kontsulta egin ondoren. Beraz, akatsa onetsitako ebazpenean egin da, eta horrek eragin du beste ebazpen bat onetsi beharra, 90 eguneko epea zuzen ager dadin.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekainaren 8an emandako 90/2023 Ebazpena zuzentzea, zeinaren bidez toki-erakundeek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi baitziren 2023-2024 baso kanpainarako (2014-2020 LGParen M04.03.05 eragiketa –Basogintzako azpiegituretako inbertsioak–, eta 2014-2020 LGParen 08.05.01 eragiketa –Basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzeko inbertsioak–). Hain zuzen, ebazpen horren 4. puntua zuzentzen da, honela:
Honako hau dioen tokian:
"Bi laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita."
Honako hau behar du:
"Bi laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita."
2. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari (aurrerantzean, DDBN) jakinaraztea.
Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik.
3. Ebazpena argitatzea.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpena jakinaraztea.
Ebazpen hau igortzea Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko uztailaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.
Iragarkiaren kodea: F2310614