152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ezkontza zibilak egiteko eskumenak zinegotzi guztiei eskuordetzea

Ikusirik ezen, ezkontza zibilei buruzko araudiaren arabera, udaletako alkatetzari dagokiola halako ezkontzak egiteko eskumena, erabaki da:

Lehena.–Ultzamako Udalean ezkontza zibilak egiteko eskumena udal honetako gainerako zinegotziei eskuordetzea, honako hauek baitira: Izaskun Anduaga Echeverria, Iker Isasi Aleman, Jesús María Larretxea Lazkano, Ekaitz Astiz Martínez, Yaiza Mendive Gascue, José María Ibarra Echenique, Leire Echeverria Sampedro eta Iñaki Ariztegi Barberena.

Bigarrena.–Zinegotzi horiei jakinaraztea eskudantziak haien esku utzi izana. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen du indarra, ahalmen hori ematen baitu azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete beharrez urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udaleko Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2309950