2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Alkateordeen izendapena
6/2023 Dekretua, ekainaren 23koa: Alkateordeen izendapena.
2023ko ekainaren 17ko ezohiko osoko bilkuran udalbatza berria sortu zen, 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen araberakoa.
5/2023 Dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu-batzarra osatu eta Alkatetzaren eskumenak eskuordetu dira.
Alkatetzak Tokiko Gobernu-batzarreko kideen artean hautatu ditzake alkateordeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean zein Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren azaroaren 28ko 2568/1986 Errege-dekretuaren arabera. Alkateorde horiek, izendatuak izan diren ordenan, alkatea ordezkatuko dute honako egoera hauetan: alkatea kanpoan dagoenean, gaixo badago eta ezin badu lanik egin edo Alkatetza hutsik geratzen denean, alkate berria karguaz jabetzen den arte. Alkateordeen kopurua ezin da izan Tokiko Gobernu-batzarreko kideen kopurua baino handiagoa.
Ondorioz, eta adierazitakoan oinarrituta,
DEKRETATZEN DUT
Lehena.–Honako zinegotzi hauek Tafallako Udaleko alkateorde izendatzea:
• Lehen alkateordea: Gonzalo Ibarrola Inchusta.
• Bigarren alkateordea: Goizeder Juango Lizarbe.
• Hirugarren alkateordea: Carlos Montoya Iñurrieta.
Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, bat etorriz Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluaren 1. apartatuarekin; horrek ez du galarazten dekretuak eraginkortasuna izatea sinatzen den unetik aurrera.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea izendatuei.
Laugarrena.–Osoko bilkurari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2309945