2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta alkatearen eskudantziak eskuordetzea
5/2023 Dekretua, ekainaren 23koa. Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzea.
2023ko ekainaren 17ko ezohiko osoko bilkuran udalbatza berria eratu zen, 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen araberakoa.
5000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan, Tokiko Gobernu Batzarra eratu beharko da, eta bertan alkatea eta legezko zinegotzi kopuruaren herena gehienez ere egonen dira, eta zinegotzi horiek alkateak banan-banan eta libreki izendatuko ditu. Beti lagundu beharko dio alkateari, eta alkateak edo beste edozein udal organok zein legeek esleitzen dizkioten eskudantziak ere gauzatu beharko ditu; hori guztia, Hori guztia ezarri da honako hauen arabera: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.
Alkatetzaren eskudantziak edo eskumenak Tokiko araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezartzen dira, baita berariazko arau sektorialetan ere, hala nola 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa; edo Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarria, besteak beste.
Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.1 artikuluari jarraikiz, alkatetzak bere eskudantziak eskuordetzen ahal ditu, baina ez guztiak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan aipatutakoak ez.
Eskudantzia horiek Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetuz gero, kide anitzeko organo gisa, eta aipatutako Erregelamenduaren 43.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, horren erabakiek alkateak emandako ebazpenen balio bera dute.
Eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzeko, alkatetzaren dekretu baten bidez egin behar da. Bertan aipatu behar dira aipatutako Erregelamenduko 44.1 artikuluan aurreikusitako zehaztapenak, hots, eskudantzia zer alorri dagokion zehaztu behar da, zer eskudantzia eskuordetzen diren adierazi behar da eta eskudantzia horiek gauzatzeko berariazko baldintzak zehaztu behar dira.
Interes publikoaren alde eta udalbatzako kideek udalaren gobernuan parte har dezaten, komenigarri egiten dute Alkatetza honek zenbait eskudantzia Gobernu Batzarraren esku uztea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan aurreikusitako aukerarekin bat.
Horren ondorioz eta ikusirik, besteak beste, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua, Sektore Publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen bigarren xedapen gehigarria eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43, 44, 53.2 eta 114. artikuluak, eta egungo legediak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:
–Gonzalo Ibarrola Inchusta.
–Goizeder Juango Lizarbe.
–Carlos Montoya Iñurrieta.
–Amaia Jaurrieta Osés.
Bigarrena.–Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), honako hau adieraztea:
a) Ohiko bilkura ostegunean eginen da, 13:30ean, Udaleko osoko bilkurak ezarritako maiztasunaz. Ohiko bilkura bat datorrenean Udaleko osoko bilkurarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak osoko bilkura baino ordubete lehenago eginen du bilera.
b) Bilkura bereziak eta presakoak alkateak deitzen dituenean eginen dira.
c) Alkateak edozein unetan bil dezake Tokiko Gobernu Batzarra, beharrezkoa iruditzen zaionean batzorde horren iritzia jasotzea edo ebazpenak eman aurretik haren parte-hartzea eskatzea, dagozkion eskudantziak erabiliz.
d) Udaletxean eginen dira bilkurak, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
e) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera, ezinbesteko kasuetan, arrisku kolektibo larriko egoeretan edo hondamendi publikoetan, neurriz kanpo eragozten edo zailtzen denean bilkuretako araubide presentzialaren funtzionamendu normala, organo horiek, alkateak edo ordezten duenak deskribatutako egoera gertatzen dela ikusi ondoren, urrutiko bilkurak eratu, egin eta erabakiak hartzen ahalko dituzte bitarteko elektroniko eta telematikoen bidez, baldin eta parte-hartzaileak Espainiako lurraldean badaude eta bere nortasuna egiaztatzeko modua badute. Halaber, bilkuran zehar parte-hartzaileen arteko komunikazioa denbora errealean bermatu beharko da; hala, bilkuren izaera sekretua bermatzeko beharrezko baliabideak bideratu beharko dira. Ondorio horietarako, bada, baliabide elektroniko baliozkotzat hartuko dira audiokonferentziak, bideokonferentziak edo honako alderdi hauek egokiro bermatzen dituzten bestelako sistema teknologikoak edo ikus-entzunezkoak: segurtasun teknologikoa, kideen benetako parte-hartze politikoa, debatearen baliozkotasuna eta hartutako erabakien bozketa.
Hirugarrena.–Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarren esku uztea honako eskudantzia hauek:
1. Kudeaketa ekonomikoa gauzatzea, onartutako aurrekontuaren eta gastu xedapenaren arabera, Alkatetzaren eskudantzien mugen barnean, Nafarroako Toki Ogasunen araudian xedatutakoarekin bat etorriz (gastua baimentzea eta xedatzea). Eskuordetzatik kanpo gelditzen dira aurreko apartatuan adierazitako salbuespenak.
2. Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesio Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zaionean eta aurrekontuan sartuta daudenean.
3. Lan-eskaintza publikoa onestea, aurrekontuari eta plantilla organikoari buruz Osoko Bilkurak onetsitakoari jarraikiz, eta langile finkoak hautatzeko proben eta lehiaketen bidez lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.
4. Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako proiektuena eta urbanizazio proiektuena ere.
5. Udalaren xedeetarako behar diren ondasun higiezinak kostu bidez eskuratzea, zenbatekoak ez baditu gainditzen aurrekontuaren baliabide arrunten %5a eta zuzeneko kontratazioari aplikatzen zaion %50eko muga orokorra.
6. Doako ondasunak eskuratzea, kostu bidezko baldintza edo modalitaterik gabe.
7. Udalaren xedeak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarri eta higiezinen besterentzea, zenbatekoak ez badu gainditzen aurrekontuko baliabide arrunten %5.
8. Jabari pribatuko ondasunak kostu bidez erabiltzea, epea bost urtetik gorakoa ez bada, ez eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten % 5etik gorakoa ere.
9. Ondare erantzukizuneko espedienteak amaitzeko ebazpena.
Laugarrena.–Erabakitzea Tokiko Gobernu Batzarraren egintzen kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak organo eskuordetzaileak ebatziko dituela, bat etorriz Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 115.c) artikuluan eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.c) artikuluan xedatutakoarekin.
Bosgarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, bat etorriz Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluaren 2. apartatuarekin; horrek ez du galarazten dekretuak eraginkortasuna izatea sinatzen den unetik aurrera.
Seigarrena.–Izendatuei dekretu honen berri ematea.
Zazpigarrena.–Dekretu hau igortzea Tafallako Udaleko unitate organiko guztiei, Tokiko Gobernu Batzarrak eskuordetutako eskudantziak erabiliz hartutako erabakietan egoera hori idatziz jaso behar dela adierazita.
Zortzigarrena.–Osoko bilkurari dekretu honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2309944