2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Santakarako Udalak, 2023ko ekainaren 27ko osoko bilkuran, aho batez honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Lehena.–Kargu hauen dedikazio partzialeko araubidea zehaztea; ondoren ematen diren ordainsariak izanen dituzte, 12 hilabeteetan ordaintzekoak, eta bikoitza ekainean eta abenduan:
Kargua: alkatea.
Urteko zenbatekoa: 21.677,46 euro.
Dedikazioa: %75.
Xedatu da Santakarako Udalak segituko duela bere gain hartzean tokatzen diren enpresa kuotak.
Ordainsari hori urtero berrikusiko da, Udalaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.
Bigarrena.–Kalte-ordainak Udaleko osoko bilkuraren eta batzordeen bilkuretara joateagatik.
Ondoko kalte-ordainak ezarri dira:
–Udaleko osoko bilkuraren bilkuretara joateagatik: 300 euro.
–Informazio batzordeetara joateagatik: 300 euro.
Gehienez ere 1.200,00 euro urtean udalkide bakoitzeko.
Zenbateko horiek eguneratzen ahalko dira aurrekontu orokorra onestean.
Hirugarrena.–Kargua hartzean izanen dira eraginkorrak erabaki hauek.
Laugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Santakaran, 2023ko ekainaren 24an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2309979