2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
Alkateordeak izendatzea
Erromantzatuko Udaleko alkate udalburuak, ekainaren 21eko 16/2023 Ebazpenaren bidez, honako izendapen hauek egin ditu, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1. artikuluan (erregelamendu hori azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) esleitzen zaizkion ahalmenak erabiliz:
Lehen alkateordea: Maider Eslaba Guarrotxena.
Bigarren alkateordea: Ibai Moreno Ibáñez.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Erromantzatuan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2310144