152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak izendatzea

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko ekainaren 26ko ebazpen baten bidez, ebatzi du alkateordeen eta zinegotzi ordezkariaren izendapena, ondotik ematen den bezala, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43. eta 46. artikuluekin:

Lehena.–Javier Martínez Elvira zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Blas Verano Salcedo zinegotzia bigarren alkateorde izendatzea.

Hirugarrena.–Javier Martínez Elvira Kultura, Kirola eta Gazteriako zinegotzi ordezkari izendatzea, dagozkion zerbitzuak zuzentzeko eta orokorrean kudeatzeko ahalmenarekin.

Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Ebazpen honen berri emanen zaio Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta izendatuei banan-banan jakinaraziko zaie; gainera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, izendapen honen biharamunetik aurrera jarriko bada ere indarrean.

Mendabian, 2023ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2310106