2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Elizagorriko Udalak, 2023ko ekainaren 23an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Udalkideek osoko bilkuretara joateagatik 150,00 euro jasoko dituzte bilkura bakoitzeko. Kide bakoitzak urtean gehienez 1.800,00 euro jasoko ditu.
Bigarrena.–Alkateari 470,00 euro ordainduko zaizkio hilero.
Hirugarrena.–Udalkideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordainduko zaizkie; banan-banan aztertu eta onetsiko dira osoko bilkuran.
Laugarrena.–Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, eta 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Elizagorrian, 2023ko ekainaren 23an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L2309937