152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 120. lurzatian. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. poligonoko 120. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Luis Mariano Mayo Ezquerrak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2310396