152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

176/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzen dituena.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen askearen bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Lau ikastetxe bateratutan aurkeztu ziren hautagaiak: Uharte IBP, Agroforestal IB, María Ana Sanz IB eta Tafalla IBP.

Deialdiaren zazpigarren oinarriaren 7.1 atalak adierazten duenez, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak, Irakasleen Klaustroaren, Gizarte Kontseiluaren eta Balorazio Batzordearen nahitaezko txostenak jaso ondoren, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta ebazpena emanen du, argitaratutako deialdian sartu diren ikastetxe bateratu publikoetako zuzendari bakoitza izendatzeko, merezimendu-, gaitasun- eta publikotasun-printzipioen arabera. Era berean, 7.2 atalean ezartzen denez, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko dio ikastetxe bateratuetako zuzendariak hautatzeko ebazpena, zuzendari guztiak izenda ditzan. Hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2023ko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 174/2023 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzen dira, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren arabera.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea, 4 urterako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak, eranskinean ageri den moduan. Izendapenak 2023ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen honen eta atxikitako eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko ekainaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENDEKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE BATERATU PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK

HERRIA

IKASTETXEA

DEITURAK ETA IZENAK

UHARTE

IBP UHARTE

Fernández Lorente, María Esther

IRUÑA

IB NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO IB

Niño Villahoz, Florencio

IRUÑA

IB MARÍA ANA SANZ ADMINISTRAZIOKO, MERKATARITZAKO ETA INFORMATIKAKO IB

Usach Aldazabal, Begoña Laura

TAFALLA

IBP TAFALLA

Pernaut Ojer, Carlos María

Iragarkiaren kodea: F2309785