2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Alkateordeak izendatzea
2023ko ekainaren 28ko osoko bilkuraren erabakiz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) 41.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, alkateorde izendatu ziren honako zinegotzi hauek:
Lehen alkateordea Edorta Beltzunegi Lopez (EH Bildu).
Bigarren alkateordea Laura Aznar Merlo (EH Bildu).
Hirugarren alkateordea Isabel Etxeberria Lakuntza (EH Bildu).
Uharten, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2310126