152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Alkateordeak izendatzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, Faltzesko alkateak, 2023ko ekainaren 29ko ebazpen baten bidez, honako izendapen hauek egin ditu, legez dagozkien eskudantzia eta ahalmenekin eta berehalako ondorioekin:

Lehen alkateordea, María Teresa Ibáñez Zubizarreta.

Bigarren alkateordea, Íñigo Bailos Azcona.

Hirugarren alkateordea, Ricardo Martínez Tejada.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2023ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2310124