2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Xehetasun-azterketa, Orikaingo (Ezkabarte) 12. poligonoko 292. eta 293. lurzatietan. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egin ezohiko eta presako osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasierako onespena ematea Orikaingo 12. poligonoko 292 eta 293 lurzatietako xehetasun-azterketari, Maquinza SAk sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 72.1.a) artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ezkabarten, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2310406