2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
3. poligonoko 619. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, onartu du:
1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 619. lurzatian (Dorremonea 9), Leire Belza Bengoechea andreak sustatua.
Hasierako onespena 2022ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.
3. Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.
4. Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.
Etxarri Aranatzen, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L2310692