1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
175/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak izendatzen dituena.
Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 8an emandako 65/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta horien izendapena berritzeko arauak eman ziren.
Foru agindu horren 2. artikuluan esaten denez, ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko, merezimendu lehiaketa eginen da ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako irakasle funtzionarioen artean, eta baloratuko dira irakasleek aurkeztutako merezimenduak eta zuzendaritza proiektua. Hautapenak beteko ditu berdintasun, publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak, eta batzorde batek eginen du, zeina osatuko baitute Hezkuntza Departamentuaren ordezkariek eta dagokion ikastetxeko hezkuntza komunitatearen ordezkariek. Departamentuak aldian-aldian deialdia eginen du ikastetxeen hutsik gelditzen diren zuzendari postuak hautatzeko prozesurako.
Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe batzuetan zuzendari karguak hutsik gelditu direnez gero, horiek betetzeko merezimendu lehiaketa baterako deia egin beharra dago, hutsik gelditu ondoren izendapen berezien bidez bete direnak ere sartuta.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 268/2022 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egiten da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetan hutsik gelditu diren zuzendari karguetarako hautapena, ebaluazioa eta izendapena egiteko.
Deialdiaren zortzigarren oinarriaren arabera, hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Horretarako eratutako hautaketa-batzordeetako buruek Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura igortzen dituzte hautatutako pertsonen izenen zerrenda eta hautatutako ikastetxeena, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 268/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagozkionak.
Horregatik guztiagatik, eta deialdi horretan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da deialdian sartu diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak izendatzea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea, 4 urterako, ondorioak 2023ko uztailaren 1etik aurrera izanik, deialdian sartu diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak, I. eranskinean ageri direnak. Deialdia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 268/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2023ko ekainaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENDEKO IKASTETXEETAKO ZUZENDARIAK
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak.
HERRIA | IKASTETXEA | IZEN-DEITURAK |
BARASOAIN | MARTÍN AZPILCUETA HLHIP | Alcalde Mendívil, José Benito |
BETELU | ARAXES HLHIP | Altuna Mendizábal, Jon |
ETXARRI ARANATZ | SAN DONATO HLHIP | Urdangarín Iriarte, Oihana |
FUSTIÑANA | SANTOS JUSTO Y PASTOR HLHIP | Salinas Alonso, Gonzalo |
IRURITA | IRURITA HLHIP | Ustáriz Olaechea, Miguel Javier |
MENDIGORRIA | JULIÁN MARÍA ESPINAL OLCOZ HLHIP | Marzo Pescador, María Angeles |
NOAIN | SAN MIGUEL HLHIP | Pardo Del Burgo, Raquel |
IRUÑA | AZPILAGAÑA HLHIP | González Martínez, Iván |
IRUÑA | ERMITAGAÑA HLHIP | Ramón Albalate, Felix Ángel |
IRUÑA | JOSÉ MARÍA DE HUARTE HLHIP | Vergara Sola, Ana Belén |
IRUÑA | MENDILLORRI HLHIP | Sánchez Marín, Jesús Javier |
IRUÑA | SAN FRANCISCO HLHIP | Navarro Amézqueta, Ion |
IRUÑA | SAN JORGE HLHIP | Diego Díez, Susana |
SARRIGUREN | HERMANAS URIZ PI HLHIP | Blanco De Miguel, Eva Esther |
TUTERA | ELVIRA ESPAÑA HLHIP | Pérez Fernández, María Visitación |
TUTERA | HUERTAS MAYORES HLHIP | Vega Pérez, María Francisca |
URROTZ-HIRIA | URROTZ-HIRIA HLHIP | García Eslava, Iñigo |
ALESBES | EL CASTELLAR HLHIP | Jiménez Soret, Olatz |
Bigarren Hezkuntzako institutuak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuak.
HERRIA | IKASTETXEA | DEITURAK ETA IZENAK |
BERA | TOKI-ONA BHI | Arruabarrena Rezola, Igor |
BURLATA | IBAIALDE BHI | Aramendía Rodríguez, Marina |
MARTZILLA | MARQUÉS DE VILLENA BHI | Sanz Martín, Mónica |
IRUÑA | NAVARRO VILLOSLADA BHI | Rubio Navarro, Gabriel María |
IRUÑA | PLAZA DE LA CRUZ BHI | Goñi Iturri, Amaya |
AZKOIEN | RIBERA DEL ARGA BHI | Olloqui Busto, María José |
SAN ADRIÁN | EGA BHI | Rada Fernández, Susana |
ATARRABIA | PEDRO DE ATARRABIA DBHI | Sainz Sanchez, Ana María |
Helduentzako ikastetxeak.
HERRIA | IKASTETXEA | DEITURAK ETA IZENAK |
IRUÑA | JOSÉ M.ª IRIBARREN HOHIP | Landa Mansoa, Alfonso |
Bestelako ikastetxeak.
HERRIA | IKASTETXEA | DEITURAK ETA IZENAK |
IRUÑA | HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA | Sáez de Albéniz Berzal, Carolina |
IRUÑA | PABLO SARASATE MKP MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALA | Gorría Sánchez, María de las Mercedes |
Iragarkiaren kodea: F2309784