2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Udalbatzako kideen ordainsariak
Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatua, ondoko erabakia hartzea proposatu dio udalburuak Udalbatzaren osoko bilkurari:
Lehena.–Udalbatzako kideen ordainsari edo bilkura sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:
–Alkatetza: Udalak, alkate karguan dedikazio esklusiboan aritzeagatik, eta ondorioak 2023ko uztailaren 1etik aurrera izanen dituela, 30.000 euro gordin ordainduko ditu urtean, eta bere gain hartuko du Gizarte Segurantzako enpresa kuota; horiek hilero pagatuko dira, behar diren kenkariak eginda. Titularrari ez zaio zenbatekorik deskontatuko, alkateordeek egiten dituzten ordezkapenengatik, ezta azken hauei ordainsaririk pagatuko ere kontzeptu horrengatik. Ordainsarien kobrantza karguan dedikazio esklusiboan aritzeagatik bateraezina da bilkura-sariak biltzearekin kide anitzeko organoetara joateagatik.
–Gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik hirurogei euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko; hiruhilekoetan pagatuko dira. Udalbatzako kide batek bilkura sariak kobratu nahi baditu, espresuki adierazi beharko dute Udaleko Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztuta.
Bigarrena.–Erabakitzea udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
Hirugarrena.–Indarrean dagoen aurrekontuan honako partida hauetan gastuak baimentzea: 1-9120-10000, udalkideen ordainsariak; 1-9120-23100, udalkideen ordezkaritza bidaien gastuak; 1-2110-1600000, Gizarte Segurantzaren kuotak.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ediktuen taulan eta Udalaren gardentasun atarian argitaratzea.
Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da erabaki dena bete beharrez.
Cortesen, 2023ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2309978