2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Alkateordeak izendatzea
Alkatetzaren 1042/2023 Ebazpena. Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41.3, 46. eta 52. artikuluek emandako ahalmenak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
I.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea, lehentasunaren araberako ordena honetan eta indarreko araudiak ematen dizkien eskudantziekin:
1. Félix Bienzobas Lázaro.
2. Patricia Cueva Lázaro.
3. Pilar Pérez Gil.
4. Ángel Carlos Francés Gómez.
II.–Izendatuek nire eginkizun guztietan ordezkatuko naute, izendatutako ordenan, kanpoan naizenean edo eri edo ezindurik nagoenean nire eskudantzietan aritzeko, bai eta Alkatetza hutsik dagoenean ere, alkate berriak kargua hartu arte.
III.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta izendapenak indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunetik aitzina.
Corellan, 2023ko ekainaren 29n.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2310141