2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketa, Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 29ko 280/23 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuan (behin-behineko likidazio kontua), Gazolazko jarduera ekonomikoen sektoreko konpentsazio-batzordeak sustatua.
Argitara ematen da behin betiko onetsitako birpartzelazio proiektua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.3. artikuluak xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta ohartarazten da ezen ebazpen honen aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.
Gazolatzen, 2023ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2310586